jueves, 26 de noviembre de 2009

Erdara harturik maisu I eta II

Testu honetan euskararen fonetika/fonologian sortu diren hainbat arazo azaltzen dira. Arazo horiek zeintzuk diren, nola sortzen diren eta nortzuek sortu dituzten esaten du; baina ni ez nago ados esaten dituen gauza batzuekin.

Lehenik eta behin, "gazteagoek" ekarri dutela arazoa ematen du aditzera. Esan beharra dago, errekurtso hori asko erabiltzen dela; zerbaitek txarrerako aldaketa jasaten duenean gazteagoek dutela errua esateko ohitura dago, naiz eta askotan zerikusirik ez izan. Kasu honetan adibidez, ez dut uste gazte guztiek akats horiek betetzen dituztenik. Nire ustez euskaldun berriak dira akats horiek egiten dituztenak, baina hori ez da kritikatzeko arrazoia: nahikoa dute hizkuntza berri bat ikastearekin (gutariko askok ere oso txarto ahozkatzen dugu ingelesa).

Testuaren beste atal batean arazo hori beste akats batzuekin konparatzen da. Baina akats horiek gramatikalak eta lexikoak dira, eta ez zait konparazio egokia iruditzen, akats horiek arau batzuen kontrakoak direlako. Berdin gertatzen zait gaztelerarekin egiten duen konparazioarekin, Euskal Herriko gune bakoitzean euskara asko aldatzen delako eta hainbat aldaera dituelako hitz bakar batek.

viernes, 30 de octubre de 2009

Ongi etorri!!

Ongi etorri kzritza2-ra!!!!

Hau izango da Irrati eta telebistaren teknikak ikasgairako erabiliko dodan Bloga. Hemen jarriko dodaz ikasgai honetan egin beharreko ataza edo praktika guztiak, eta baliteke beste gauza batzuk ipintea ere bai.

Espero dut ondo pasatzea nire Blogarekin!!